Klase honetan ordenagailu baten hardwarea eta sistema eragilea aztertzen egon gara. Talde bakoitzak ordenagailu bat izan du, eta atal batzuk falta ziren, horregatik, zein elementuak falta ziren ipini genituen. Gure kasuan, disko gogorra, txartel grafikoa eta RAM txartela falta ziren. Hurrengoko informazioa https://www.wikipedia.org/ orritik atera dut. Lehenik eta behin harwarea zer den azalduko dut. Hardwarea ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromekaniko eta mekanikoak.Hardwarea osatzen duten multzoan eragile elektroniko eta elektromekanikoak, zirkuituak, kableak, kutxak, edozein motako periferikoak eta bestelako elementu fisikoak ere sartzen dira. Lehen esan dudan moduan, falta ziren osagai elektrikoak txartel grafikoa, RAM txartela eta disko gogorra dira. Hala ere, prozesadorea eta ama plaka azalduko dugu. Nik txartel grafikoa azalduko dut, beste elementuak nire taldekideek azalduko dute. ...
Comentarios
Publicar un comentario