WEB ORRIA

WEB ORRIA

Proiektu hau aurrera eramateko, gure lan guztia web orri batean dokumentatu behar dugu egunez-egun. Baina arazoa izan da, web orria ``bloc de notas´´ antzeko programa batetik (KOMPOZER) hasi behar ginela, hau da, orri zuri-zuri batetik.  

Hasieran ez genekien zer egin edota nola hasi. Baina koska tauletan zegoen, hau da, beharrezkoa zen taula bat sortzea edozein gauza idazteko ala itsazteko. Tauletan, ertzak kentzen genituen, baita ertzen loditasuna bebai kendu genuen.

Web orrian, HTML lenguaiaz baliatu gara.
HyperText Markup Language Markaketa lengoaia bat da, web orriak egiteko sortu zena. Informazioa egituratzeko erabiltzen da — testua burualdean, paragrafo batean, zerrenda batean eta beste zenbaitetan sailkatuz — eta neurri batean itxura eta semantika ere deskribatzeko erabil daiteke.




Web orria sortzeko, Karpeta bat sortu genuen lehenengo, eta, bertan, hainbat dokumentu sotu genituen.
INDEX dokumentu garrantzitsuena da, zeren eta, orri printzipala da.  Lehenengo indize bat egin genuen, web orriaren oinarria izateko.

Bertan, leku bakoitzean, nor garen, proiektuaren prosezuaren arazoak, argazkiak, egunak eta abar azaltzen dugu. 

Hasieran web orria egitea eta eguneratzea zaila zen, ez geundelako ohituta, baina gutxinaka gutxinaka erritmoa hartzen joan ginen. Esan beharra dago, web orriaren garapena nik eramaten dudala, eta gainerako taldekoak proiektua.


Web orria interneten igotzeko FileZilla programaz baliatu behar gara, eta horretaz gain, hosting batenaz.

Aukeratu genuen hostinga x10 hosting deitzen da. Erregistratu ondoren, aplikazioak gure zerbitzailearen datuak bidali zizkigun. Datu horiek filezilla aplikazioan ipini genituen web-a sinkronizatzeko.

Hau egin da gero, ordenagailuan geneukan web orriaren karpeta, dokumentu eta argazki guztiak, FieZillaren bitartez, internetera igo genituen (web orria konjuntuan). 


Dokumentu guztiak Filezillara pasatu arren (web orrian, interneten, ikusteko), web orria ez da eguneratzen. Hainbat saiakera egin ditugu arazo hau konpontzeko, baina ez da ebatzi.

Web orriaren linka interneterako (ez dago aktualizatuta)
Web orriaren linka internet barik (aktualizatuta)
file:///C:/Users/Pc/Desktop/web/index.html kopiatu eta itsatsi nabegazio barran

Comentarios

Entradas populares de este blog

ORDENAGAILUAREN PROEIKTUA

PROIEKTUA