APARATU ELEKTRONIKO BATI BURUZ HITZ EGITEN:
Errealitate birtualari buruz hitz egingo dut, bereziki errealitate birtualeko betaurrekoei buruz. Informazioa, gehienbat, wikipediatik atera dut. Ez dakitenoi zer den errealitate birtuala, azalduko diet teknologia informatikoaren bidez sorturiko itxura errealeko eszenek edo objektuek eratzen dutena da. Errealitate birtualak erabiltzaileari bertan murgilduta egotearen sentsazioa eragiten dio. Erabiltzaileak inguru informatiko hori betaurrekoekin edo errealitate birtualeko kasko betaurrekoekin edo errealitate birtualeko kasko baten bidez ikus dezake. Betaurreko horiek, Oculus Rift deitzen dira. Oculus VR konpainiak 91.000.000$ inbertitu izan ditu proiektu hau bideratzeko eta garapeneko 3 urte geroxeago, 2015 urtean saltzen hasi zen. Hainbat diseinu izan ditu eta ondino garapen-fasean dago. Gaur egun, merkaturako diseinua DK2 (Development Kit 2) da. Oculus Rift-a ordenagailu batera konektatuz dabil, hots, softwarea exekutatzen den lekuan, bere alegiazko munduaren birsorkuntza